Agaramundu7ko eraikineko araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen oinarri arautzaileen aldaketa

2021ko Martxoaren 26a

Udalbatzarrak, 2021eko urtarrilaren 28an egindako Osoko Bilkuran, hasierako onarpena eman zion Agaramundu7ko eraikineko araubide orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen oinarri arautzaileen aldaketari.

Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen Legearen 49.b artikuluak xedatzen duena betez, onarpen hori informazio publikorako ikusgai jartzen da hogeita hamar lanegunez, iragarpen hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, erreklamazioak aurkeztu ahal izateko.

Informazio publikorako epean erreklamaziorik aurkezten ez bada, hori behin betiko onartutzat joko da.

Jakinarazten da espedientea Tolosako Udaletxeko Etxebizitza zerbitzuan dagoela ikusgai.

Tolosa, 2021eko urtarrilaren 29a.—Alkatea.

IRAGARKIA