Etxebizitza

EH PLAZA
AGARAMUNDU
DIRULAGUNTZAK ALOKAIRURAKO
ETXEBIZITZA HUTSAK

Tolosako babes publikoko etxebizitzen alorrean dagoen eskaria kudeatzen du Zerbitzu honek.

Aurrez aurre, telefonoz edo bide telematikoz laguntza eta aholkularitza pertsonala ematen zaie herritarrei, etxebizitzaren alorrean kezkak argitu eta beharrizanei erantzuteko.

 

Etxebizitza zerbitzuaren jarduera nagusiak

UDAL ETXEBIZITZA TASATUEN ESKATZAILEEN ERREGISTROA

Erregistro horren helburua da, batetik, datu zehatzak ematea udal etxebizitza tasatuen adjudikazioa kudeatzeko eta kontrolatzeko eta, bestetik, informazio eguneratua edukitzea babes publikoko etxebizitzen programazioak dagoen eskaerara egokitzeko.

Baldintzak

Inprimakia

 

TOLOSAKO UDALAREN ERRENTAMENDU ARAUBIDEKO ETXEBIZITZA BABESTUEN, ZUZKIDURA BIZITOKIEN ETA PAREKATUTAKO ETXEBIZITZEN ESKATZAILEEN ERREGISTROA.

Erregistroaren helburua da etxebizitza eskatzen duten pertsona fisikoak edo bizikidetza-unitateak erregistratzea, baldin eta betetzen badituzte errentamendu araubideko babes ofizialeko etxebizitzak, zuzkidura bizitokiak eta parekatutako etxebizitzak eskuratzeko araudian xedatutako baldintzak.

Gainera, babes ofizialeko etxebizitzak, zuzkidura-bizitokiak eta parekatutako etxebizitzak kudeatzeko eta esleitzeko beharrezko diren datuak ematea, herritarrei berdintasuna eta lehia bermatuta horiek eskuratzeko garaian.

Erregistroak Tolosako Udalari informazio eguneratua ematea, babestutako etxebizitzaren arloko informazio eguneratua ematea, etxebizitzen arloko jarduerak kontrolatu eta jarraitu ahal izateko, bai eta programazioak benetan dagoen eskarira egokitu ahal izateko ere.

Baldintzak

Inprimakia

 

Sailak kudetazen dituen sustapenak

ETXEBIZITZA

  • Kondeaneko Aldapako 11 etxebizitza alokairuan. (Esleipen prozedura martxan). Informazio guztia
  • 5 etxebizitza huts alokairuan.(Esleipen prozedura martxan) Informazio guztia
  • Euskal Herria plazako zuzkidura bizitokiak. Informazio guztia
  • Agaramundu 7 eraikinean, 25 etxebizitza alokairuan.
  • Arramele auzoan, 310 etxebizitza tasatu.
  • Aroztegieta kaleko 4an, etxebizitza tasatuak.
  • Berazubiko etxebizitza tasatuak.
  • Kondeaneko aldapako 11n, araubide bereziko 10 etxebizitza tasatu.
  • Tolosan banatuta dauden beste zenbait etxebizitza tasatu.

GARAJEAK

  • Arramele auzoan Udalak jabetzan dituen garajeen kudeaketa.
  • Artxipiaga plazako garajeak: Tolosako Udalak demanio emakidan eman dituen garajeen kudeaketa.
  • Arrillaga plazako garajeak: Tolosako Udalak alokairuan eskeintzen dituen 105 aparkalekuren kudeaketa.