Aurkezpena

Udala herritarrengana hurbiltzen jarraitu nahi dugu, egiten ditugun jarduerei buruzko informazioa zabalduz eta Tolosako herritarrek eskura dituzten prestazio eta zerbitzuen berri emanez. Tolosako Udalean konpromisoa dugu gardentasun-kultura sustatzeko baliabideen kudeaketan, herritarrekiko arretan eta gizarteari kontuak azaltzeko orduan. Nolanahi ere, Tolosako Udalean harago ere joan nahi dugu eta gure gobernu-jarduna gardentasunean eta erantzukizunean oinarritu nahi dugu.

Horregatik, gardentasuna bultzatu eta gure kudeaketa eta eguneko jardunaren ikur bihurtu dugu, kudeatzaileen gainean kontrola egiteko aukera sortuz, proposamenak aurkeztuz eta zeregin sortzailea bultzatuz. Horrela, eta ez bestela, ahalbidetzen da konfiantza eta herritarrek berea den informazioa berreskuratzea; azken batean, gizarte informatutagoa eta inplikatuagoa izateko aukera ematen da.

Hortaz, hobekuntzatik, berrikuntzatik eta garapen jasangarriaren aldetik, honako helburu hau lortu nahi dugu: Tolosa bizitzeko herri atsegin, ireki eta parte-hartzaile bihurtzea, herri bat, non herritarrak partaide sentitu eta askatasun osoz zein berdintasunean garatu ahal diren, euren behar eta itxaropenei erantzungo dieten udal zerbitzuak eskainiz hartarako.

Horrela, bada, informazio guztia eskuragarri dago web orri honetan eta herritar guztiek erraz kontsultatzeko moduan.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA