Euskal Herria Plazako Gazteentzako bizitokiak

DEIALDI BERRIA:

Aurreko itxaron zerrenda agortuta, deialdi berria abiarazi du Udalak hutsik dauden etxebizitzak betetzeko.

Gehienez ere 3 urterako esleituko dira bizitokiak eta ezingo da kontratua luzatu, ahalik eta bizilagun gehienek bizitokiak erabiltzeko aukera izan dezaten.

 

BETE BEHARREKO BALDINTZAK:

  • Adinari dagokionez, eskaera aurkezteko urtearen amaieran (abenduak 31) 18 urte beteak izatea edo 35 urte baino gehiago ez izatea.

  • Tolosako udalerriarekin eduki beharreko loturari dagokionez, ondorengo baldintzetako bat betetzea:

    • Tolosan erroldatuta egotea eta Tolosa ohiko bizilekua izatea. (Gutxienez urte bete)

    • Tolosan 10 urtez erroldatuta bizi izana.

    • Tolosarekin lan lotura izatea (gutxienez 5 urte)

  • Baldintza ekonomikoei dagokienez, urteko 3.000- 25.000 arteko diru sarrera haztatua izatea. (2023 urteko errenta aitorpena kontuan izanda)

  • Jabetzan beste etxebizitzarik ez izatea.

 

ESKAERAK NOIZ, NON ETA NOLA AURKEZTU:

Eskaerak Udalaren Erregistro Orokorrean (UDATE) edo Telematikoki Udalaren erregistro elektronikoaren bidez (www.tolosa.eus) aurkeztu beharko dira.

  • Urriaren 8tik azaroaren 8a bitartean (biak barne)

  • Eskuratu eskaera orria hemen: www.tolosa.eus

  • Telematikoki egiteko: www.tolosa.eus

  • Laguntza behar izanez gero:

    • Etxebizitza Saila (UDATE ondoan):

      • Ordutegia: 8:00-14:15 (aurrez aurreko arretarako zita eskatzea beharrezkoa da)

      •  943697491 (luzapena 126)

      • mailetxebizitzak@tolosa.eus

 

ZERRENDAK ETA ZOZKETA

Zozketan parte hartzeko baldintzak betetzen dituzten interesdunekin zozketarako onartutakoen behin behineko zerrenda osatuko da eta jendaurrean jarriko da udalaren web orrian eta iragarki taulan 10 egunez.

Ondoren, behin betiko zerrenda onartu eta udal webgunean eta iragarki taulan argitaratuko da.

Hutsik dauden bizitokien esleipena zozketa bidez egingo da eta emaitzekin esleipendunen zerrenda eta itxaron zerrenda osatuko da.

Onuradunek uko egitean edota kontratuak amaitzean sor litezkeen hutsuneak itxaron zerrendaren bidez beteko dira.


 

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA