tolOSATZEN | herri aliantza

Klikatu beheko egutegian eta dagokion hilabetean keinu txikiei buruzko zure konpromiso maila adierazi.

Bestela,  sartu   zuzenean hilabete honetako keinu txikiei buruzko zure konpromiso maila adieraztera. Emaitza hemen behean azalduko da.

 

 

 

Deskargatu EGUTEGIA hemen

Tolosatzen aliantza - Keinu txikien herri aliantza

Gizarte kontzientea gara, herritar aktiboak

Ekintzaren bidezko herritarren parte-hartzeak izan behar du gizarte gisa eraiki dezakegun errealitate berriaren katalizatzaile eta motibatzaile nagusia. Nola mugitzen garen, non erosten dugun, zer kontsumitzen dugun, nola erlazionatzen garen, zer aisia praktikatzen dugun… Horrek definitzen du nahi dugun komunitatea.

Gobernantza parte-hartzailea aurkezten zaigun paradigma berri horren erdigunean jartzeko unea da, krisi egoera orokor honetatik gizarte solidario gisa indartuta atera gaitezen, justizia soziala, pertsonen duintasuna eta ingurumena errespetatzen dituen eta erkidegoaren onerako aktiboki parte hartzen duen gizarte bezala.

Gure ekintzen bidez, Tolosako errealitate berri horren eredu eta eraikitzaile izan gaitezke.

 

Ekintza eta proposamen sorta

Ekintza eta proposamen sorta hau gure udalerriko herritarrek, udal teknikariek eta ordezkari politikoek egindako ekarpenetatik sortu da.

Komunitate bat osatzen dugu eta keinu txikien bitartez jende askoren bizimodua alda dezakegu. Egin itzazu zuk ere ekintza txiki horiek edota proposa itzazu zeureak, Tolosatzen Aliantzara batuz, elkarrekin Tolosa hobe bat eraikizeko.

Elkarrekin, komunitatean bat eginda, Tolosatik eta Tolosarako gure etorkizuna elkarrekin marrazteko.

Bakoitzaren begi eta begiradetatik abiatuta, herritar gisa ahalduntzeko, komunitate gisa indartzeko eta elkar zaintzeko.

Orain inoiz baino gehiago guztion artean, TOLOSATZEN.

EranskinaTamaina
PDF icon Egutegia | Calendario2.29 MB