LIBURUTEGIETAKO FUNTSAK BERRITZEA ETA HANDITZEA

Hitzordua
Informazio gehiago

Liburutegiei ematen zaizkien funts hauen helburua da bermatzea herritarrek aukera izango dutela liburuak eskuratzeko, modu askean eta mugarik gabe, bizi diren tokia edo daukaten egoera pertsonala edozein dela ere. Lurralde- eta gizarte-kohesioa sustatzen laguntzen du horrek.

Eusko Jaurlaritzak, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren bitartez, Euskadiko liburutegietako liburu-funtsak berritzeko edo/eta handitzeko dirulaguntzak emateko deialdia egin zuen 2022. urtean. Laguntza horiek jaso ditzakete Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegiak dituzten liburutegi publikoen titular diren Euskal Autonomia Erkidegoko udalek

Tolosako Udala onuradun izan da 2022. urtean egin zen dirulaguntzen deialdian.

 

JASOTAKO LAGUNTZA: 3.580,00 €

«Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana – Europar Batasunak finantzatua – Next Generation EU»

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA