Kultura, Festak, eta Gazteria

Hitzordua
Informazio gehiago

 

Departamentuaren egitekoak honako hauek dira: kulturaren, gazteriaren eta jaien arloko udal programak, ekimenak eta jardunak planifikatzea, diseinatzea eta egitea; kultura sustatzea; kultur azpiegiturak kudeatzea; herriko kultur, gazteria eta jaietako eragileen jarduerak sustatzea.

Arloko informazioa aurrez aurre, telefonoz edo bide telematikoz ematen da, Kultura, Jaiak eta Gaztedia Departamentuaren instalazio, zerbitzu eta jarduerei buruz egiten dituzten kontsultetan.

Jarduerak

Hauexek dira jarduera nagusiak:

  • Liburuak eta bestelako euskarrietako materialak mailegatzea eta irakurzaletasuna dinamizatzea liburutegietan.

  • Antzerki-, dantza-, musika- eta zinema-programazio egonkorra.

  • Haur, nerabe eta gazteen beharrei egokitutako programak. Sustapena.

  • Ondarearen ikerketaz, zaintzaz eta zabalkundeaz arduratzea.

  • Gizartearen dinamizaziorako beharrezkoak diren ekipamenduen kudeaketa.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA