Karroza eta konpartsak

→ oinarriak

2024KO IÑAUTERIETAKO KARROZA ETA KONPARTSETAN PARTE HARTZEAGATIK DIRULAGUNTZAK ARAUTUKO DITUZTEN OINARRIAK

HELBURUA

Iñauterietan karrozetan eta konpartsetan parte hartzeagatik dirulaguntzak eskatzeko prozedura arautzea. Dirulaguntzak 2024ko Iñauterietan parte-hartze aktiboa sustatzeko izango dira, eta duten proiekzio eta interesagatik bat etorriko dira udaleko Kultura, Festak eta Gazteria Departamentuaren programen helburuekin.

ESKAERAK

Izen-emateak Udaletxeko Sarrera Erregistroan egingo dira, astelehenetik asteazkenera 07:15etik 14:15era, ostegunetan 07:15etik 19:00etara eta ostiraletan 08:15etik 14:15era

Epea:  urtarrilaren 30a. Horretarako Tolosako Inauterietako dirulaguntzen eta antolamenduaren ordenantza berezian xedatutako jarraituko da.

Izena emateko bi fitxa egongo dira, eskatzaile motaren araberakoak:

1. Karrozen formularioa (I. Eranskina): derrigor aipatu beharko dira ordezkariaren datuak, kide guztien zerrenda, lehiaketan parte hartu nahi duten eta diru-laguntzaren aurrerapena egitea nahi ote den.

2. Konpartsaren formularioa (II. Eranskina): derrigor aipatu beharko dira ordezkariaren datuak eta lehiaketan parte hartu nahi ote duten.

Izena eman ondoren, emandako emailera zenbaki bat bidaliko da. Zenbaki hori, emanaldian, bistan jarri beharko du.

EranskinaTamaina
PDF icon deialdia inaute2024.pdf116.56 KB

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA