IRUZURRAREN AURKAKO PLANA

Hitzordua
Informazio gehiago

Iruzurraren aurkako Plan honen helburua da iruzurraren eta ustelkeriaren aurkako gaietan aplikatu eta bete beharreko printzipioak eta arauak ezartzea, SEM mekanismotik datozen funtsen inguruko interes-gatazkak saihesteko.

Horretarako, iruzurrezko edozein jardueratan disuasio-efektua eragingo duen kultura sustatuko da. Iruzurraren prebentzioa eta detekzioa ahalbidetuko du horrek, eta iruzurrarekin lotutako delituen ikerketa erraztuko duten prozedurak ere garatuko dira, kasu horiei modu egokian eta une egokian heltzen zaiela bermatzeko. Izan ere, Plan hau iruzurraren aurkako zikloaren funtsezko lau elementuen inguruan dago egituratuta: prebentzioa, detekzioa, zuzenketa eta jazarpena.

Era berean, Plan honek argi eta garbi erakusten du Udaleko gobernu-organoak duen konpromisoa eta ematen duen babesa, planaren betetze-kultura bat bultzatzeko sustatzaile, kudeatzaile edo parte-hartzaile den jarduera guztietan.

Plan honen esparruan, Udalean edo Udalarentzat zerbitzuak ematen dituzten pertsona guztiek, edozein forma edo lotura juridiko edo instituzional dutela ere, zintzotasunez eta gardentasunez jokatu behar dute dagozkien eginkizunak eta egitekoak betetzean eta garatzean, eta saihestu eta jazarri egin beharko dituzte iruzurtzat, ustelkeriatzat edo interes-gatazkatzat har daitezkeen jokabideak, edozein dutela ere adierazpidea, bai sektore publikoan, bai pribatuan.

Plan hau plangintza-tresna malgua da, aldatu egin ahal izango baita iruzurraren aurkako neurrien arloko arau, jarraibide edo gida berririk badago. Era berean, Planaren asmoa da etengabe berrikustea iruzurraren aurkako borrokan planteatutako jarduera bakoitza, jarduera horiek hobetzeko.

IRAUPENA

Ildo horretan, Planaren indarraldia mugagabea da, baina urtean behin behintzat berrikusiko da, eta berrikusiko da, era berean, iruzur-kasurik detektatzen bada edo prozeduretan edo pertsonalean aldaketa esanguratsurik gertatzen bada.

SALAKETAK

Barne-kanalari dagokionez, Lege baten edukia betetzeko egokitze-prozesuan dago; hain zuzen, 2023ko otsailaren 20ko 2/2023 Legearen edukia, arau-hausteei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonak babesteari buruzkoarena. Izan ere, 2023ko uztailaren 24an, 2023/1832 Alkatetza Dekretu bidez ebatzi zen onartzea salaketa anonimoko barne-kanalak gaitzeko sistema informatikoa kontratatzeko espedientera (Gipuzkoako Foru Aldundiak irekitakoa) atxikitzea.

Herritarrek zein enplegatu publikoek, barne-komunikazioko sistemaren ahuleziengatik, erantzun-faltagatik edo eraginkortasunik ezagatik, Europako funtsei eragiten dieten iruzur-zantzuen berri izanez gero, Iruzurraren aurkako Koordinaziorako Zerbitzu Nazionalari ―SNCA― jakinarazi ahal izango dizkiote zantzu horiek edo ustez iruzurrezkoak diren gertakariak, kanpoko salaketa-kanalaren bidez (infofraude), baloratzeko eta Iruzurraren aurka Borrokatzeko Europako Bulegoari behin-behinean jakinarazteko.

Hala, jardun susmagarrien edota irregulartasunen jakinarazpenak SNCAk horretarako prestatutako kanalaren bidez egin ahal izango dira, helbide elektroniko honetan: https://www.igae.pap.hacienda.gob.es/sitios/igae/es-ES/snca/Paginas/ComunicacionSNCA.aspx

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA