Gazteria

Gazteria sailaren helburua da haur, nerabe eta gazteen garapen integrala sustatzea.

Ondorengo programa estrukturaletan banatzen da sailetik egiten den eskaintza, GAZTEMATIKA sarearen baitan: aisialdi hezitzailea, informazioa-komunikazioa, sustapena, emantzipazioa eta baliabideen kudeaketa.

2008 eta 2009 urteen artean, partaidetza prozesu baten bitartez, Gipuzkoak Foru Aldundiko eta zenbait udaletako gazteria sailek haur, nerabe eta gazteen sustapenerako sortutako sare publikoa da GAZTEMATIKA. Haur, nerabe eta gazteen alorreko politika publikoetan erreferentzia-esparru orientatzaile eta malgua izanik, sarearen helburua da gipuzkoarrei beren haurtzaroan, nerabezaroan eta gaztaroan eskaintzea etenik gabeko bide-laguntza profesionala, aukera-berdintasuna, parte-hartzea eta sustapena.

GAZTEMATIKAko orrialdea

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA