Beldur Barik – Hi haiz, hi! Programa

Beldur Barik! programa urtero egiten da, gazteen artean indarkeria sexista prebenitzeko asmoarekin. 2009an sortu zen udalen BERDINSAREAren barruan. Gaur egun, Emakundek lideratzen du. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundien babesa eta diru-laguntza du programak, eta beste erakunde batzuen laguntza: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarena, Euskal Herriko Unibertsitatearena (UPV/EHU) eta EITBrena.

Programaren ekintza nagusienetako bat ikus-entzunezko lehiaketa da. Beldur Barik! lehiaketa gazteei zuzendua dago (12 eta 26 urte bitartekoak). Helburua da saritzea eta bultzatzea neska eta mutilek emakumeen kontrako diskriminazioak ikustarazteko egiten dituzten adierazpen artistikoak. Lanek ikustarazi behar dituzte jarrera batzuk, zeinek oinarrituta egon behar duten errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzunkidetasunean eta indarkeriaren kontrako konpromiso sendoan.

Beldur Barik jarrera

Beldur Barik ez da bakarrik lehiaketa bat. Zentzu horretan, parte hartzen duten proiektuek Beldur Barik jarrera islatu behar dute. Konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute, emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman libre, errespetuzko, parekide, dibertso eta ez-sexistak eraikitzeko. Kalitate teknikoaren edo artistikoaren gainetik, baloratuko da mezuaren kalitatea, nesken ahalduntzetik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilen matxismoaren aurkako konpromisoa.

Adierazpen artistiko mota oro onartuko da, baldin eta ikus-entzunezko formatuan aurkezten bada. Epaimahaikideak izaten dira lehiaketa antolatzen duten erakundeen ordezkariek eta sorkuntza, kultura eta hezkuntza munduarekin harremana duten emakume feministak.

Tolosako batxilergoko ikasleen Beldur Barik-Hi haiz, hi! Jaialdia antolatzen dute urtero.

Hi haiz, Hi! jaialdiak eta Euskal Herri mailan Beldur Barikek indarkeria sexistaren adierazpenak eraldatzeko nahia dute, konpromiso pertsonal zein kolektiboak adierazten dituzten jarrerak azaleratuz.

Gazteen artean hezkidetza sustatzea da helburu, urte osoan zehar ikasleekin egiten den lanketa medio. Hezkuntza da oinarri: gure etorkizuna berdintasunean heztea, hain zuzen, eskolak eraldatzeko duen ahalmenean sinestuta. Hortaz, emakume eta gizonen berdintasuna lortzeko ikasleen prestakuntzak eta jardunak berebiziko garrantzia du.

Proiektu hau elkarlanean garatu dute Udaleko Gazteria eta Berdintasun Departamentuek eta ikasleek. Hilabetetan ikasleak teknikariekin elkarlanean aritzen dira jaialdia prestatzen.

Informazio gehiago:  www.beldurbarik.org

IRUDIAK

BIDEOA

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA