Liburutegiko txartela

Liburutegiko txartela izan behar duzu hainbat zerbitzu erabiltzeko, esate baterako, mailegu-zerbitzua. Txartela doakoa da, gure liburutegiko edozein sukurtsaletan eskatu dezakezu, eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi guztietan erabil dezakezu.

Txartela egiteko inprimakia hemendik jaitsi edo liburutegian eskatu dezakezu. Betetzen duzunean liburutegian entregatu eta txartela momentuan egingo dizugu. 18 urtetik beherakoen inprimakietan tutoreek sinatu behar duzue, eta eskatzen diren datuak bete. Haurren txartela duzuenok, 16 urte betetzean, txartel zaharra helduenean aurkeztu behar duzue berria eskuratu ahal izateko. Bestalde, erakundeok baduzue zuen izenean gure txartela eskuratzeko aukera, eta kasu batzuetan, liburutegiak hala uzten badu, sareko beste liburutegietan erabili dezakezue.

Txartela galduz gero, liburutegiko langileoi adierazi eta beste bat inprimatuko dizugu. Dena den, kontuan izan lau aldiz baino gehiagotan galtzen baduzu hilabetean ezin izango duzula mailegu zerbitzua erabili, eta bost aldiz baino gehiagotan galdutakoan, berriz, hiru hilabetetan.

Sareko beste liburutegietako txartelez gain, IZENPE txartela ere erabil dezakezu. Baina, aldez aurretik inprimakia bete behar duzu sareko edozein liburutegitara jotzen duzun lehenengo aldian.

EranskinaTamaina
PDF icon Txartela egiteko inprimakia220.83 KB