Oinarriak 2019
Tolosako Udalak Mendi Tour zine zikloaren egitarauaren baitan film laburren lehiaketa antolatu du. Lehiaketaren oinarriak honakoak dira:
Parte-hartzea:
-
Nahi duen orok har dezake parte, adin, nazionalitate edo beste inolako mugarik gabe.
-
Partehartzaile bakoitzak gehienez 2 lan aurkez ditzake.
Gaia:
Film laburrak mendiarekin edota abenturekin zerikusia duten esperientziei buruzkoak izango dira.
Laburmetraien baldintzak:
-
Lanak edozein hizkuntzatan aurkeztu daitezke.
-
Lanek ez dute 5 minutu baino gehiagoko iraupena izango, izenburuak eta kredituak barne.
-
Lanek formatu digitalean egon beharko dute.
-
Artxibo mota: mpg4 / avi / mov
-
Konpresioa: H264
-
Frame size: 1920x1080 edo 1280x720
-
Lanak orijinalak, aurretik argitaratu edota saritu gabekoak izan beharko dira.
Lanen aurkezpena:
Lehiaketan parte hartu nahi dutenek ondorengo dokumentuak aurkeztuko dituzte:
-
I Eranskineko instantzia (hemen)
-
Film laburra formato digitalean
Non eta nola:
-
Tolosako Udaleko Udate Zerbitzuan (Plaza Zaharra, 6)
-
Bi artxiboak WeTransfer bidez kultura@tolosa.eus posta elektronikoan
Aurkezteko azken eguna 2019ko otsailaren 15a izango da.
Sariak:
-
Bi sari emango dira, bata 600 eurokoa irabazle nagusiarentzat eta bestea 400 eurokoa, Tolosaldeko lanik onenarentzat.
-
Erabakia epaimahaiak hartuko du eta apelaezina izango da.
-
Erabakia 2019ko otsailaren 26an jakinaraziko da Udaleko web orrian.
-
Gutxieneko kalitaterik bermatzen ez bada epaimahaiak saria ez ematea erabaki dezake.
Epaimahaia:
Epaimahaia gaiarekin lotura duten adituek osatuko dute.
Film laburren proiekzioa:
Aukeratutako film laburren proiekzio, banaketa eta komunikazio publikoaren eskubideak Tolosako Udalari utziko zaizkio esklusiboki.
Aurkeztutako laburmetraiak Mendi Tour Tolosa zikloko programaren barruan sartu ahal izango dira.
Onartzea:
Lehiaketan parte hartzeak esan nahi du arau hauek onartzen direla, eta hauetan jasotzen ez den guztian antolatzaileek egokiena erabakiko dute.
Eranskina | Tamaina |
---|---|
![]() | 18.5 KB |