NON BIZI NAIZ?

Gazteen eta instituzioen arteko elkar ezagutza sustatzeko sortutako proiektua da "Non bizi naiz", eta horixe bera da, hain zuzen, helburua: erakundeak eta gazteak elkarlanean jartzea, eta instituzioak gazteengana gerturatzea. Proiektua guztiz kokatzen da Tolosatzen Eskola Irekiaren elkar ezagutzaren eta “instituzioak ezagutzen” lan lerroen baitan, eta gainera, lotura zuzena du Tolosako Udaleko Gazteria saileko ildo estrategikoekin, garatu berri den Haur, Nerabe eta Gazteen Planean jasotako helburu eta lan ildo nagusietako bat baita herritartasun aktiboa eta gazteen parte hartzea sustatzea.

Egitasmo hau martxan jartzeko, Izaskun Egilegorrek eta Andoni Mateosek diseinatutako Sekuentzia Didaktikoa landu da Laskoraingo, Herrikideko eta Orixeko batxilergo lehen mailan, lan dinamika eta ariketa ezberdinekin batera. Halaber, ikasle zein irakasleentzako gidak ere sortu dira. Guztira 330 ikaslek hartu dute parte, eta 66 proiektu landu dira, horietatik ikastetxe bakoitzean 3 lehenetsita.

SAIOEN DATAK ETA IKASTETXEAK:

2023ko otsailaren 23a | Herrikide
2023ko martxoak 2a | Laskorian
2023ko martxoak 6a | Orixe

Behin aukeraketa hori eginda, apirilaren 21ean, Tolosako Udaleko Batzar Aretoan aurkeztu ziren orrialde honetan biltzen diren lanak, bai Tolosako Udaleko ordezkariei, baita Foru Aldundikoei ere.

EZAGUTU 2022-2023 IKASTURTEKO PROIEKTU LEHENETSIAK

EZAGUTU 2022-2023 IKASTURTEKO GAINERAKO PROIEKTUAK

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA