Iñauterietarako 12 Trafiko laguntzaileren kontratazioa

2020ko Otsailaren 05a

Tolosako Udalak 12 TRAFIKO LAGUNTZAILE hautatu behar ditu Udaltzaingorako, Inauterietan jarduteko (otsailaren 23an, igandea; 24an, astelehena eta 25ean, asteartea).

Oinarriak eta hautaketa prozesuan parte hartzeko eskaera orrialdea Tolosako Udaleko Informazio eta Erregistro Zerbitzuan daude interesatuen eskura, web orri honetan edo UDATEN (Plaza Zaharra 6 A).

Eskaerak aurkezteko epea 2020ko otsailaren 5ean, 13:00etan, bukatzen da.

Ikusi deialdia