Musika eskola: Matrikulazioa 2024/2025 ikasturtea

Hitzordua
Informazio gehiago

Ikasten jarraitu behar duten aurreko ikasturteko ikasleek ez dute berriro matrikula egin behar, Inika plataforma digitalaren bidez jasoko dute galdetegi bat matrikula berresteko.

  • Maiatzaren 28tik ekainaren 4ra ikasle guztiek, instrumentua aukeratu behar dutenak izan ezik.
  • Ekainaren 5etik 11ra instrumentua aukeratu behar dutenek.

 

Musika eskolan lehenengoz matrikulatu nahi duten ikasle berriek Musika Eskolako Idazkaritzan aurkeztu behar dute matrikula orria, edo Zerbitzu telematikoak erabili.

  • Ekainaren 12tik 28ra.
  • Irailaren 3tik aurrera, kasu bereziak (4. zikloa) eta bakanteak betetzeko matrikulak, etorri ahala. 
  • Eskuratu matrikula orria hemenedo Musika Eskolako Idazkaritzan.

 

 Argibide gehiagorako Musika Eskolako idazkaritzara jo, Rondilla kalea 34 B, 943 65 15 93 telefonora deitu, edo musika@tolosa.eus helbidera idatzi.

 

EranskinaTamaina
PDF icon Tarifak113.85 KB
PDF icon Ohiko galderak217.7 KB
PDF icon Triptikoa1.64 MB

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA