Garraio publikoa

Hitzordua
Informazio gehiago

Inauterietan Tolosara iristeko hamaika aukera izango dira. Udalak garraio publikoa erabiltzeko deia egiten die herritarrei. Hemen kontsultatu ditzakezu Inauterietan zehar izango diren garraio-zerbitzu bereziak:

 

AUTOBUSA 2026

Inauterietako geltoki nagusia: Santa Klara. Igande, astelehen eta asteartean, kaleak mozten direnean, kanpoaldetik egingo dute ibilbidea.


LURRALDEBUS

Kontsulatu Lurraldebuseko ordutegi guztiak hemen

HIRIBUSA (Tolosa):

Bi aldaketa izango dira. Batetik, Ostegun Gizenetik Hausterre egunera egunero kanpoaldetik egingo du ibilbidea. Hau da, Larramendi kaletik, Santa Klarara joango da Jon Andoni Irazusta pasealekuan barrena. Santa klaran geldialdia egin ondoren, Kondeaneko aldapatik joango da (aldaparen hasieran egingo du geldialdia).

Beraz, honako ibilbidea egingo du: Santa Klara > Kondeaneko aldapa > Martin Jose Iraola > Paper kalea > Iurreko biribilgunea. Kiroldegitik aurrera ohiko ibilbidearekin jarraituko du Larramendira arte. Iurreamendi egoitzara ere igoko da dagokion orduetan. Ikastetxeetako geltokiak, berriz, Herrikide (eskolapioak) eta Samaniegokoak, bertan behera geratuko dira. 

Bestetik, aldaketa horrek ordutegian eragingo du. Inauterietan ohikoa den moduan, 07:30ean hasiko du zerbitzua egunero, larunbatean eta igandean izan ezik. Larunbatean 08:40ean izango da lehen zerbitzua; igandean, 10:30etik aurrera. Igandean, astelehenean eta asteartean, berriz, zerbitzua luzatu egingo du: 21:25ean aterako da eguneko azken autobusa, eta 21:57an amaitu. Honakoa izango da Hiribusaren ordutegi berezia inauterietan:

Ordutegia (pdf)

TAXIA:

  • Telefonoa: 943 67 04 20

TRENA 2026

Renfek ere trenen zerbitzua indartuko du igande, astelehen eta astearterako, bai egunez, baita gauez ere. Igande eta astelehenean, adibidez, ohiko ordutegiko trenez gain, eguneko zerbitzu bereziak izango dira: zortzi Irundik Brinkolarako norabidean, eta zazpi kontrakoan.

Astelehen eta astearte goizaldean ere gaueko zerbitzu bereziak izango dira. Irundik Brinkolara joateko, hiru zerbitzu izango dira bi egun horietan. Irunerako bidean berriz, sei zerbitzu izango dira. Gaueko zerbitzu hauen kasuan, Tolosa erdiguneko geltokia (apeaderoa) zerbitzuz kanpo izango da segurtasun arrazoiak tarteko. Tolosako geltoki nagusia erabili beharko da. Hauek dira ordutegiak egunez egun:

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA