Musika eskola: Matrikulazioa 2025/2026 ikasturtea

Hitzordua
Informazio gehiago

Ikasten jarraitu behar duten aurreko ikasturteko ikasleek ez dute berriro matrikula egin behar, Inika plataforma digitalaren bidez jasoko dute galdetegi bat matrikula berresteko.

  • Maiatzaren 26tik ekainaren 10era ikasle guztiek, instrumentua aukeratu behar dutenak izan ezik.
  • Ekainaren 2tik 4ra instrumentua aukeratu behar dutenek.

 

Musika eskolan lehenengoz matrikulatu nahi duten ikasle berriek Musika Eskolako Idazkaritzan edo erregistro elektronikoan aurkeztu beharko dute matrikula orria.

  • Ekainaren 16tik 20ra.
  • Irailaren 1etik aurrera, kasu bereziak (4. zikloa) eta bakanteak betetzeko matrikulak, etorri ahala. 
  • Eskuratu matrikula orria hemenedo Musika Eskolako Idazkaritzan.

 

 Argibide gehiagorako Musika Eskolako idazkaritzara jo, Rondilla kalea 34 B, 943 65 15 93 telefonora deitu, edo musika@tolosa.eus helbidera idatzi.

 

EranskinaTamaina
PDF icon Tarifak113.85 KB
PDF icon Ohiko galderak217.7 KB
PDF icon Triptikoa1.64 MB

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA