Liburutegiko katalogoa

Katalogoa

Katalogoa ezinbesteko baliabidea da honako hau egiteko:

  • Sareko liburutegietako funtsa (liburuak, DVDak, CDak...) aurkitzeko.
  • Zure maileguen egoera jakiteko eta itzultze-epea luzatzeko.
  • Erreserbak, mailegu-eskaerak eta erosketa-iradokizunak egiteko.

Katalogoa kontsultatu baino lehen, ondo begiratu non dagoen dokumentua. Tolosan 3 kokapen azaltzen dira:

  • Udal liburutegia (Helduen liburutegia, Aranburu).
  • Haur Liburutegia (Haurrena, Errota).
  • Liburutegiaren hedapenak (Udarakoa, Aldaba, Osasun-zentroko liburu-txokoak) Adi!!! Hedapenetan dauden dokumentuak ezin dira ez erreserbatu, ez maileguan eskatu.

Kontuan izan hainbat eragiketa egiteko zure burua identifikatu behar duzula: eskatu liburuzainari erabiltzaile zenbakia eta pasahitza.