Antolakuntza Lan Esparruko Informazio Batzorde Iraunkorrak Ohiko bilkura egingo du maiatzaren 21ean, lehen deialdia 11:00etan izango da eta bigarrena 12:00etan, osoko bilkura aretoan.

Hitzordua
Informazio gehiago

2025ko Maiatzaren 21a

GAI ZERRENDA:

  1. Akta hau onartzea: 2025eko apirilaren 16ko  Antolakuntza Lan Esparruko Informazio Batzorde Iraunkorraren ohiko bilkurakoa. 
  2. Onartzea Erregistro eta Herritarren Arretarako Bulegoko administrari-lanpostuaren balorazio berrikuspena.
  3. Onartzea kiroldegiko begirale-lanpostuaren balorazio-berrikuspena.
  4. Onartzea Komunitatea eta Gobernantzako arduradun-lanpostuaren balorazio-berrikuspena.
  5. Onartzea kirol-instalazioetako harreragile-lanpostuaren balorazio-berrikuspena.
  6. Onartzea ondare-erantzukizuneko administrari-lanpostuaren balorazio berrikuspena.
  7. Onartzea Emeterio Arrese Zentro Soziokulturaleko tabernaren prezioak eguneratzeari buruzko proposamena.
  8. Onartzea 2024ko Udal Sektore Publikoaren Kontu Orokorra osatzen duten kontuen eta egoera orrien aldeko txostena ematea.
  9. Onartzea itxitako ekitaldiko fakturak.
  10. Onartzea Tolosako Udaleko 2023-2025eko Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren aldaketa.
  11. Hasierako onarpena ematea 2025eko dirulaguntzen eranskina aldatzeko 2-2025 proposamenari.
  12. Hasierako onarpena ematea 3/2025 kreditu-aldaketarako espedienteari, kreditu gehigarrien modalitatean.
  13. 4/2025 kreditu-aldaketaren berri ematea, kreditu gaikuntzaren modalitatekoa.
  14. 2024ko aurrekontuen likidazioen berri ematea.
  15. Berri ematea: 2025eko apirilari dagokion Kudeaketa Txostena.
  16. Galderak eta eskaerak.

Tolosar guztiak gonbidatuta daude ekitaldira.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA