Antolakuntza Lan Esparruko Informazio Batzorde Iraunkorrak bilera egingo du 2024ko urriaren 23an, asteazkena, 11:00etan, Tolosako udaletxeko batzar-aretoan

Hitzordua
Informazio gehiago

2024ko Urriaren 23a

GAI ZERRENDA:

  1. Akta hau onartzea: 2024ko irailaren 18ko Antolakuntza Lan Esparruko Informazio Batzorde Iraunkorraren ohiko bilkurakoa.
  2. Onartzea 2024ko lanpostuen zerrendaren aldaketa.
  3. Onartzea Tolosako udal-eraikinak eta hiri-altzariak garbitzeko zerbitzu-kontratuaren luzapena.
  4. Onartzea Tolosako kaleak garbitzeko zerbitzu-kontratuaren esleipena.
  5. Onartzea Tolosaldeko Taxiaren Jardunbide Bereziko Zonaldeko ordezkariak egindako proposamena.
  6. Onartzea zerbitzuak eman edo jarduerak egiteagatik ordaindu beharreko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa.
  7. Onartzea herri-jabari publikoaren erabilera pribatiboari eta haren aprobetxamendu bereziari dagozkien tasen ordenantza fiskalarena aldaketa.
  8. Onartzea zerbitzu publikoak eskaini eta jarduerak egiteari dagozkion tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketa.
  9. Onartzea ordenantza orokorraren aldaketa, zergak eta udal zuzenbide publikoaren bestelako sarrerak kudeatzeko eta biltzeko ordenantzarena, alegia.
  10. Onartzea hiri-izaerako lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketa.
  11. Onartzea ondasun higiezinei buruzko zerga erregulatzen duen ordenantza fiskalaren aldaketa.
  12. Onartzea trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalaren aldaketa.
  13. Onartzea Tolosako Udaleko 2023-2025 Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren aldaketa.
  14. Hasierako onarpena ematea 2024ko dirulaguntzen eranskina aldatzeko 3-2024 proposamenari.
  15. Hasierako onarpena ematea 12/2024 kreditu-aldaketarako espedienteari, kreditu gehigarrien modalitatean.
  16. 10/2024 kreditu-aldaketaren berri ematea, kreditu gehigarrien modalitatean.
  17. 11/2024 kreditu-aldaketaren berri ematea, kreditu gaikuntzaren modalitatean.
  18. 2024ko irailari dagokion kudeaketa-txostenaren berri ematea.
  19. Galderak eta eskaerak.

Tolosar guztiak gonbidatuta daude ekitaldira.

Fitxategiak: 
PDF icon Deialdia.pdf

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA