Eszena bonua - Zine bonua

Hitzordua
Informazio gehiago

Zer da Eszena bonua?

Eszena bonuak Tolosako Udalaren arte eszeniko eta musika egitarauan biltzen diren ikuskizun batzuetarako sarrerak deskontuarekin eskuratzeko aukera ematen du. Ikuskizun jakin batzuk biltzen ditu bonuak, hau da, ez du edozein saiotarako balio.

Zer eskaintzen du?

Bonu bakoitzeko, bonuaren barruan dauden ikuskizunetako bakoitzerako sarrera bana eskuratzeko aukera ematen du.

Non eskuratu daiteke?

Eszena bonuak online (https://leidorantzokia.janto.es/) edo Leidorreko leihatilan eskuratu ahal izaten dira. Azken kasu honetan, ohiko ordutegian edo ikuskizuna hasi baina ordubete lehenago.

Nola erabiltzen da?

Behin bonua eskuratuta, ikuskizun horietako bakoitzarentzako sarrera hartu beharko da banaka. Ikuskizun eta pertsonako sarrera bana. Hau egitea nahitaezkoa da, sarrerarik gabe bonuak bere horretan ez baitu baliorik.

Nola eskuratu bonuen sarrerak

Bi bide daude:

Leidorreko leihatilan: hala eginez gero, bonua erosi bezain laster, segidan sarrera guztiak eskatzea gomendatzen da.

Online: behin bonua erosi eta gero, sarrerak eskuratzeko plataforman ikuskizun bakoitzarentzako sarrerak erosteko prozesu bera jarraitu beharko da. Ez da, ordea, ordainketa egin beharko. Ordaindu ordez, bonua erosterakoan bonuak berak dakarren kodea sartu beharko da. Prozesua amaituta lortzen den sarrera hori izango da aretora sartzeko baliagarria izango dena.

Gomendioa

Bonua eskuratzen dutenek lehentasuna dute sarrerak eskuratzeko, beranduago jartzen baitira salgai sarrera solteak. Epe hori igarotakoan, ordea, lehentasuna galduko dute, eta soilik sarrerak agortuko ez balira erretiratu ahal izango dute eurena.

Hau da, ikuskizun baterako sarrerak agortu badira, ezingo da bonoa trukatu. Beraz, bonua edukita, komeni da sarrerak lehenbailehen erretiratzea, gabe ez gelditzeko.

Zine bonuak

Zine bonuak ere eskuragarri daude online edota leihatilan

  • 10 saioko bonua 30 eurotan
  • 20 saioko bonua 35 eurotan
  • 30 saiokoa 40 eurotan

Zine bonuak saio bakoitzerako gehienez bi sarrera eskuratzeko aukera ematen du. 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA