Tolosa gozozale eta gozogileen erreferente da, bertako gozogile artisauek urte askotan egindako lan onari esker. Tolosan, Euskal Herriko 5 gozo dendarik hoberenak topatu ditzakezu: Rafa Gorrotxategi, Eceiza, Gorosti, Gozona eta Saizar.
Horrela, urtean behin azoka antolatzen da Trianguloan, eta baita ere, artisauak plazara irten eta gozoak egin eta banatzen dituzte bertaratzen diren artean.
Sagar tarta herrikoi bat antolatzen da, izen bereko sukaldariak epaimahai direla) eta azkeneko edizioan, gazteengana hurbildu ziren gozogileak, Tolosako ikastoletako haurrei gozoa eta gozogintzari buruz hitz egin eta “Gozogile Egun batez” izateko aukera emanez. Azoka egunean 10 neska-mutiko gozogileekin batera egon ziren lanean triangeluan.
24 edizio ospatu dira dagoeneko eta urteetan zehar hainbat ekimen antolatu dira festa honen baitan: tarta erraldoiak, Guinness World Recorderako turroirik luzeena,...