18. Gomendio batzuk

Hitzordua
Informazio gehiago

 

Hementxe amaituko dugu ibilbidea, baina, aurretik, gomendio batzuk emango ditugu gure herriaz gozatzen jarraitzeko.

Izan ere, Tolosak aukera asko eta asko eskaintzen ditu, hala nola lehen mailako merkataritza, ospe handiko gastronomia eta ingurune inbidiagarria. Kultura-eskaintza zabala eta azoka bereziak ahaztu gabe.

Ongi jatea gustuko duen ororentzat, erretegiak dira altxorrik handiena. Hemen asmatu zen parrila makurtuaren teknika, gaur egun mundu osoan erabiltzen dena. Eta zer esan txuletoiaz… jaki bikaina!

Eta gehiago: babarrunak, Ibarrako piparrak, pintxoak, teilak eta zigarrotxoak, gorrotxak… Leku askotan dasta daitezke. Pentsatze hutsarekin ahogozoa egiten da.

Naturaz gozatzeko, Uzturre mendeko tontorrera joatea proposatzen dizugu: Izaskun auzoa zeharkatuta edota antzinako erruki-etxetik eta bertako putzuetatik igarotzen den bideari jarraituz. Hango ikuspegiak ez du huts egiten. Halaber, oso urrutira joan gabe, lasaitasunaz gozatu daiteke edozein hiri-parketan: Zumardiaundia, Zabalarreta eta Elosegi.

Eta abentura nahi izanez gero, Bedaio auzotik abiatuta Aralar mendilerro handi eta zoragarrian barrena ibiltzea edo Urkizutik abiatuta Hernio mendiko gailurreria zeharkatzea proposatzen dizugu.

Bestela, kalez kale ibiltzen jarraitzeko aukera dago. Izan ere, beti aurkituko duzu gauza harrigarriren bat Tolosako kaleetan! Eskerrik asko gu ezagutzera etortzeagatik.

Eta ez ahaztu Gaztelako atea eta Atauts beti daudela irekita, itzul zaitezen. Laster arte!

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA