
Lorategi honetan eguberrietan ipintzen da jaiotza bitxi bat, Iñaki Epelde artistaren lana
Gernikako arbolaren kimuetatik Tolosakoa da osasuntsuen dagoena.
- Gernikako arbola
Haritz hau da Gernikako Juntetxeko sarreran dagoenaren ondorengo bat.
- Gingko biloba Txinakoa jatorriz.
Gingko bat izan zen Hiroshimako bonbaren leherketatik bizirik atera zen bakarra. Ale honek 130 urte baino gehiago ditu. Ikusgarria da udazkenean hartzen duen kolorea.