
Ibai aldera ematen duen fatxada antzinako harresiaren gainean dago eraikia. Jauregi barroko hau Tolosako Kasino bihurtu zen. Gaur egun, elkarte gastronomiko pribatu bat da.
Orube honetan Alonso Idiaketz jaio zen, Karlos V.aren idazkari pertsonala. Etxe honetan bizi izan zen haren ahaide Felix Samaniego alegilaria eta 1775. urtean Tolosako alkate izan zena.