3. Naparzubia

Hitzordua
Informazio gehiago

Harresiz inguratutako antzinako hiribilduko bost sarreretako baten aurrean zaude orain: Naparzubia.

Zubi honetatik, Frantziatik Nafarroarako Errege Bidea igarotzen zen, eta hortik datorkio izena. Igaroleku garrantzitsua zenez gero, aduana gisa erabiltzen zen. XIII. mendean eraiki zen, eta hasieran lau arku zituen, denak tamaina desberdinekoak. XVIII. mendean, bosgarren baoa gaineratu zitzaion, Santa Klara komentutik hurbilen dagoena, alegia.

Agian, zubitik igarotzean gazte batzuk ikusi dituzu bateletan, eta zure buruari galdetu diozu zergatik ari ziren arraunketan ibaian. Bada, badu bere arrazoia. Antzina, txapelketak egiten zituzten bertako taldeen artean, eta ibaiaren bi aldeak ikuslez betetzen ziren. Gaur egun, egoitza Zerkausiaren azpian duen TAK klubak 100 gazte baino gehiago ditu. Eta Kantauri Itsasoan traineruen ligan parte hartzen duen barnealdeko talde bakarra da.

Hori, nolanahi ere, ibaia garbitu eta berroneratzeko egindako lanari eta zubiaren iparraldean presa puzgarri bat instalatu izanari esker lortu ahal izan da. Gaur egun, arraunketaz gain, beste ur-jarduera batzuk egin daitezke, hala nola piraguan ibiltzea edo paddle surfa.

Batzuek, halaber, slackline izenekoan aritzen dira ibaiaren alde batetik bestera, orekari maisutasunez eutsiz. Animatuko al zara jarduera horietakoren batekin?

Gurutzatu zubia bisitaren hurrengo punturaino: Santa Klara komentua.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA