Santa Lutzia - Uzturre

Hitzordua
Informazio gehiago

Uzturrera igotzeko bide erabiliena Izaskungo bidea da, baina badira beste bide batzuk, ikuspegi zoragarria eskaintzeaz gain, bitxikeria interesagarriak ere gordetzen dituztenak, Santa Lutziatik Uzturrera doan bideak, esaterako.

Uzturrera igotzeko Santa Lutziatik irteten bagara, Miserikordia Zaharreko lursailetatik pasako gara. Gaur egun lursail honen jabegoa publikoa da eta Tolosako Udalak, Naturtzaindia elkartearekin batera, hainbat esku-hartze egin ditu, sistema naturala berreskuratzeko eta balioan jartzeko. Esku-hartze horien barruan, 5 panel eta mahai panoramiko bat jarri dira, eremu honetan aurkitu ditzakegun altxor guztiak herritarren esku jartzeko.

Kontuan hartu behar dugu ibilbide honetan Miserikordia Zaharreko aztarnak aurkituko ditugula, eraikin horrek gordeta duen historiaren erakusgarri. Tolosako Dorrea edo Telegrafo Dorrea ere ezagutu ahal izango dugu, eta bere funtzioa zein zen zehazki jakin. Bestalde, ibilbide honetan Uzturreko mendilerroa eta Tolosaren beraren jatorri geologikoa ezagutzeko begiraleku aproposak daude, eta hori dela eta, ibilbidearen puntu batean geologiari buruzko panel bat jarri da.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA