3 plazak eta beraien ezaugarriak

Hitzordua
Informazio gehiago

Zerkausia: Garaian garaiko eta kalitatezko produktuak aurkitu ahal izango dituzu 60tik gorako postuetan. Barietatea eta aukera izagarria edukiko duzu produktu freskoak eskuratu nahi badituzu.

Berdura Plaza: larunbatero landare eta lore ezberdinak aurkitu ahal izango ditugu. Gure balkoiak apaintzeko eta etxeak alaitzeko lore eder eta koloretsuak; petuniak, krabelinak, geranioak, alegriak, biolak...gure jakiei bizitasuna emateko landare aromatikoak; albaka, erromeroa, ezkaia...eta gure baratzetan landatzeko barazki desberdinen landareak; tomatea, babarruna, artoa, piperra.

Euskal Herria Plaza: Nafarroatik, Frantziatik zein Gaztelatik zetozen bisitarien nahitaezko pasaleku eta elkartoki zen Tolosa, honi esker merkataritzak garrantzi handia izanik. Gune honetan kanpoko produktuen eta ehungaien salmenta dugu erakusgai.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA