Tolosaldeko Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa

TOLOSALDEKO KIUB

(Tolosaldeko Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoa)

SAILAREN DESKRIBAPENA

KIUB Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoen siglak dira.

Tolosaldeko KIUB 2003ko martxoan jarri zen martxan, Tolosaldea Garatzen, SAren bidez kudeatuta, eta Tolosaldea osorako zerbitzua eskaintzen du (28 udalerri: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alkiza, Altzo, Alegia, Anoeta, Amezketa, Asteasu, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Bidegoian, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Villabona eta Zizurkil).

Doako zerbitzua da, eta aurretik hitzordua eskatuta, zuzeneko arreta pertsonalizatua eskaintzen du. Eskualdeko edozein herritar joan daiteke bertara kontsumo arloan arazo edo zalantzaren bat duenean eta kontsumitzaile edota azken erabiltzaile gisa (hau da, ondasunak erosi edota zerbitzuak erabiltzean azken erabiltzaile gisa egiten badu, eta ez ekoizpen, merkaturatze edo zerbitzuak eskaintzeko edozein prozesutan txertatzeko erosten edo erabiltzen baditu).

SAILAREN EGINKIZUNAK

Tolosaldeko KIUBen batez ere hiru arlotan lan egiten dugu:

  • Informazioa eta aholkularitza: Tolosako, Ibarrako eta Villabonako bulegoetan kontsumitzaileek egindako kontsulta guztiei erantzun eta haiek bideratzen ditugu, bai bulegoan bertan zuzeneko arreta bidez (aldez aurretik hitzordua eskatuta beti), bai telefono bidez, bai emailez (azken kasu horietan, ahal bada jasotako unean bertan). Era berean, kontsumitzaile edota erabiltzaileei orientazioa eta aholkularitza eskaintzen diegu ondasun bat erosi edo zerbitzu bat kontratatu aurretik eta ondoren, kontsumitzaile edota erabiltzaile gisa dituzten eskubide eta betebeharrei dagokienez.

  • Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen interesak babestea: Kontsumo arloan Tolosako, Ibarrako eta Villabonako bulegoetan egindako kexa, salaketa eta erreklamazio guztiak izapidetzen ditugu.

  • Prestakuntza: Dibulgazio-esparruan egiten da, ez zerbitzutik bertatik bakarrik, baita komunikabide ugaritan bulegoaren eta jardueren inguruko sustapena eginda ere.

SAILAREN ZERBITZUAK

  • Kontsulta arreta: Tolosaldeko KIUBek Tolosaldeko kontsumitzaileek eta erabiltzaileek kontsumo alor zabalarekin lotutako gaiei buruz eskatutako informazio-beharrari erantzutea du helburu.

Ildo horretatik, kontsultei telefonoz, pertsonalki edo email bidez ematen zaie erantzuna; gainera, gatazka ezin denean administrazio bidez izapidetu edo bitartekaritza-lana ezin denean egin, gatazka konpontzeko edo prebenitzeko modurik egokienen ingurukoaholkularitza eta orientazioa eskaintzen dugu.

Funtzio hori ondo gauzatzeko, batzuetan, araudia kontsultatu eta beste erakunde, profesional edo hainbat alorretan adituak diren batzuei egindako kontsultak egin behar izaten dira.

  • Gatazkan dauden aldeen arteko bitartekaritza: Bitartekaritza gatazkak ebazteko judizioz kanpoko bidea da. KIUBek eskualdeko kontsumitzaile edota erabiltzaileei profesionalen edo enpresen eta kontsumitzaileen edo erabiltzaileen artean sortutako gatazkak judizioz kanpo konpontzeko bitartekaritza adiskidetsua egiteko bidea eskaintzen du.

KIUBen, erreklamaziogilean arrazoi-zantzuak antzematen direnean, gatazkaren beste aldearekin dagozkion bitartekaritza-lanak egiten saiatzen gara, eta azken horri gaiari erantzuteko epe jakina eta arrazoizkoa ematen diogu.

Bitartekaritzarekin arazoa konpontzen baldin bada, espedientea artxibatu eta gaiaren izapidetzea amaitutzat emango da.

Bitartekaritzak ez badu arazoa konpontzen, eta erabiltzaileak edota kontsumitzaileak bere zereginak edo betebeharrak bete baditu, beste bide batzuetara jotzeko aukera egongo da: administrazio-bidea, arbitraje-bidea edo bide judiziala, esaterako.

  • Kexen, salaketen eta erreklamazioen kudaketa: KIUBek kontsumitzaileen edota erabiltzaileen interesetarako jokabide kaltegarri, arau-hauste edo irregulartasunen bat dagoela antzematen baldin badu, orduan, erreklamaziogileak edo salatzaileak hala eskatuta, izapidetzeaz edo esku hartzeaz arduratuko da eta unean uneko espedientea kexa, salaketa edo erreklamazioaren alorrean eskumena duten erakundeei igorriko zaie, kontsumo alorrean zehatzeko ahalmena duten erakundeei, alegia.

Horiek kalifikatuko dute aipatutako jarduera, eta kaltegarritzat edo okerrekotzat joz gero (arau-haustea bada), dagokion zigorra aplikatuta konponduko da.

KONTAKTUA

Zerbitzuaren arduraduna: Tolosa, Ibarra eta Villabonako bulegoak Zuzenbidean Lizentziatutako AINHOA ORRANTIA BALADOk egiten ditu kudeaketa-lanak eta hark eskaintzen du arreta kontsumo-teknikari gisa; Ainhoak, era berean, kontsumitzaile-elkarteetako arbitro ordezkari kargua izan du Arbitrajeko hainbat auzitegitan.

HELBIDEA: Rondilla kalea, 34B 20400 TOLOSA (Gorosabel eraikuntza)

Telefonoak: 616 647 835

Posta elektronikoa: kontsumoa@tolosaldea.eus

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA