Udalaren hirigintzako kudeaketaren arloan indarrean dagoen araudiari buruzko informazio zehatza.

Hitzordua
Informazio gehiago

2014ko abenduaren 5eko Gobernu Batzarrak Aurrerapen dokumentua tramitean jartzea erabaki ostean, bi hilabetez jendarrean egon da dokumentua, jendeak iradokizunak eta alternatibak aurkeztu ditzan. Horrela, behin hauek aztertu eta erantzunda, atzo, martxoaren 31n egindako Ohiko Osoko Bilkuran onartu zen Tolosako Hiri Ordenazioko Plan Orokorraren Berrikuspen Partzialaren hasierako dokumentua idazteko irizpide eta helburuak.

Irizpideak eta helburuak zehazteko orduan kontuan hartu dira ondorengoak: aurrerapenean egindako proposamenak; talde idazleak iradokizunen balorazioaren inguruan egindako txostena; talde idazleak “11.1 San Esteban Etxebizitza garapen berria” dela eta prestatutako bideragarritasun ekonomikoari buruzko txostena; 2015eko martxoaren 16ko dataz Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren izenean sinatutako berrikuspenari buruzko ingurumen-jasangarritasunari buruzko erreferentzi-dokumentua eta Udal Plangintza Aholku Batzordeak onartua.

Horrenbestez hauek dira onartutako helburu eta irizpideak:

  • “23.1 Usabal. Industria-garapen berria” azpiesparrua lurzoru urbanizaezin gisa sailkatzea.
  • 19.1.1 “San Blas etxeen zatia” azpiesparrua desagertzea eta  19.1 “San Blaseko etxeak” lurzoru gisara sailkatzea.
  • “19.2 Zumaian” azpiesparruko lursaila lurzoru urbanizaezin gisara sailkatzea.
  • 14.4 “Elkano kalea”, azpieremu honek osatutako jarduketa integratu eremua eta exekuzio unitatea aurreikustea.
  • “11.1 San Esteban. Bizitegi-garapen berria” azpiesparruan 550 etxebizitza berri inguruko garapena egitea proposatzen da, egokiak somatzen diren iharduera ekonomikoetara, ekipamentuetara... zuzendutako eraikuntzekin osatuz. Beti ere bideragarritasun ekonomikoaren baldintzapena. Horrez gain proposatzen da, Bonberenea eta Ferialekua mantendu, eta honetarako egokiak izan daitezkeen neurri zehatzak aipatutako Plan Berezian finkatzea. Baita, dauden beste eraikuntzak mantentzeari edo ez mantentzeari buruzko erabakiak gerora onartu beharreko Plan Berezian zehaztea eta 2009ko Plan Orokorreko proposamenak kontsolidatu, etxebizitzen errejimen juridiko-ekonomikoari dagokionez (babes ofizialeko etxebizitzen portzentajeak...).
  • “33 Bedaioko hirigunea”  sei eta zortzi etxebizitza berri inguruko garapena proposatzen da.
  • “22 Usabal industrialdea 1” eta “23 Usabal industrialdea 2”, egungo alineazio eta bolumetriaren barruan eraikigarritasuna handitzeko aukera ematea. Baita ere, 4. eta 5. kategoriako komertzio erabilpenen kokapena horretara espreski zuzendutako eremuetan soilik ahalbidetzea.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA