«13. Laskoain» esparruko «13.1 San Frantzisko Pasealekua 37» azpiesparruko Xehetasun Azterlana

Hitzordua
Informazio gehiago

2021ko Urriaren 27a

2021eko irailaren 7an, Tolosako Udaleko Gobernu Batzarrak, erabaki zuen ondorengo dokumentu honi hasierako onespena ematea eta jendaurrean jartzea:

— «13. Laskoain» esparruko «13.1 San Frantzisko Pasealekua 37» azpiesparruko Xehetasun Azterlana.

Euskadiko lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legearen 98. artikuluan ezarritakoaren arabera, dokumentua jendaurrean jarrita egongo da hogei eguneko epean, interesatuek beren interesen aldeko alegazio edo erreklamazioak aurkezteko.

Iragarki hau argitaratuko da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Diario Vasco, Berria eta Ataria egunkarietan eta Udaletxeko iragarki taulan eta web orrian. Lehen adierazi den epea kontatzen hasiko da azkeneko argitaratzea egin eta hurrengo egunetik aurrera.

Epe horrek dirauen artean, ikusi eta aztertu nahi duenaren esku egongo da espedientea Tolosako Udaleko Hirigintza sailean. Alegazio idatziak Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira, alkate-lehendakariari zuzenduta.         
 

Tolosa, 2021eko irailaren 17a.—Olatz Peon Ormazabal, alkatea.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA