«6.1 San Kosme eta San Damian» azpiesparruko Exekuzio Unitateko Kon­tze­rtazio Hi­tzar­menaren behin betiko onespena.

2018ko Azaroaren 27a

Gobernu Batzarrak, 2018ko apirilaren 9an, behin betiko izaeraz onartu zuen "6.1 San Kosme eta San Damian" azpiesparruko Exekuzio Unitateko Kontzertazio Hitzarmenaren proposamena.

Hitzarmenaren testua, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean  izan zen argitaratua, 2018ko otsailaren 15eko, 33 zk.a. duen alean, hain zuen ere.

Behin betiko onarpen honen kontra honako errekurtso hauek jar daitezke:

Administrazioarekiko auzi errekurtsoa Donostiako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, iragarki hau Gipuzkoako AO-ean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epean.

Berraztertzeko errekurtsoa (aukerakoa) Udalbatzaren aurrean, lehen aipatutako errekurtsoa jarri aurretik, iragarki hau Gipuzkoako AO-ean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hilabete baten barruan.

Tolosan, 2018ko irailaren 19an.

ALKATEA
Olatz Peon Ormazabal

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA