Antolakuntza Lan Esparruko Informazio Batzorde Iraunkorrak Ohiko bilkura egingo du urtarrilaren 22an, lehen deialdia 11:00etan izango da eta bigarrena 12:00etan, Batzar aretoan

Hitzordua
Informazio gehiago

2025ko Urtarrilaren 22a

GAI ZERRENDA:

1. Akta hau onartzea: 2024ko abenduaren 17ko Antolakuntza Lan Esparruko Informazio Batzorde Iraunkorraren ohiko bilkurakoa.

2. Onartzea zehapen espediente bat irekitzea Tolosako hiri-garraio kolektiboaren zerbitzu publikoa kudeatzeko enpresa kontratistari, kontratuaren betebeharrak ez betetzeagatik.

3. Onartzea Tolosako Udaleko 2023-2025 Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren aldaketa.

4. Berri ematea: 2024ko abenduari dagokion Kudeaketa Txostena.

5. Galderak eta eskaerak.

Tolosar guztiak gonbidatuta daude ekitaldira.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA