Aurretiazko kontsulta: Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren Udal Araudiaren elaborazioa

2020ko Urriaren 30a

IRAGARKIA

Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Prozedura Erkideari buruzkoak, bere 133.artikuluan xedatutakoaren harira, Alkatetzak aurretiazko kontsulta publiko hau deitzen du, herritarrek parte hartu dezaten  Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren Udal  Araudiaren elaborazioan. Hurrengo ezaugarriak dauzka:

Aurretiko Kontsulta Publikoko Tramitea:

Aldatzea:
Tolosako Udalaren “Etxez-etxeko Laguntza Zerbitzuaren Udal Arautegia”, 2006ko abuztuaren 28an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoa,  berritzea.

ZIOEN ADIERAZPENA

Bai Autonomia pertsonala sustatzeko eta mendetasun egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzko abenduaren 14ko 39/2006 Legea, bai Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legea onartzeak ondorio nabarmenak izan ditu gizarte zerbitzuen alorrean.

Zehazki, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legeak erantzukizun soziala duten gizarte-zerbitzuen sistema integratu bat ordenatu eta egituratzen du Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan, herritar guztiei gizarte-zerbitzuen euskal sistemako gizarte-zerbitzuak jasotzeko eskubide subjektiboa ziurtatzeko asmoz, prestazio edo zerbitzu bakoitzerako araututa dauden aipatutako sistemara sartzeko baldintza orokorren eta baldintza berezien barruan, eta horretarako:


22. artikuluan, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen katalogoa definitzen du; horrek etxez etxeko laguntza zerbitzua barne hartzen du, eta zerbitzu horiek emateko eskumena udalei ematen die.

185/2015 Dekretuak, urriaren 6koak, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzkoak, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legea garatzen duenak, aipatutako eskubide subjektiboa zedarritzen du, Gizarte Zerbitzuen Legearen katalogoan zehazten diren baldintzak, irizpideak eta prestazioetarako eta zerbitzuetarako sarbidea erregulatuz.

Aldaketaren  xedea.

Aldaketaren xedea izango da zerbitzuaren araudia eguneratzea, egun indarrean dagoen arau-esparrua egokituta, eta gizartearen bilakaeraren ondorioz sortutako errealitate berriari erantzun egokiagoa emate aldera. Eta horrekin batera, zerbitzua hobetzeko Aldundiak proposatutako hobekuntzak txertatzeko aukera aztertzea:

- Erabiltzaileen gehienezko ekarpena orduko: 12-15€tan finkatzea

- Arreta egutegia urteko 365 egunetan

- Gehienezko orduen intentsitatea egunean 4 orduraino igotzea

- Premiazko sarrera bidea ezartzea

- Bestelako arreta-modalitateak ezartzea

Oinarri arautzailea

- Tolosako Udalaren “Etxez-etxeko Laguntza Zerbitzuaren Udal Arautegia”, 2006ko abuztuaren 28an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoa

- “12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa”

- 185/2015 Dekretua, urriaren 6koa, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuaren zorroari buruzkoa”

- “39/2006 Legea, abenduaren 14koa, Autonomia Pertsonala Sustatzeko eta Mendetasun egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa”

Esposizio publikoa

Behar bezala identifikatu diren herritar, erakunde eta elkarteek euren iritzi eta iradokizunak aurkeztu ditzakete urriaren 30era arte (hau barne) Tolosako Udalean:

- Pertsonalki joanda Tolosako Udaleko Erregistro Orokorrean (UDATEN),

- Sarrera erregistro elektroniko bidez (www.tolosa.eus), edo

- Posta ziurtatua (gutunazala irekia Korreo bulegoan).

(Erakunde eta elkarteek euren iritzi eta iradokizunak modu elektronikoan erregistratu behar dituzte derrigorrez).

OHARRA: proposamenari haserako onespena ematen zaionean Udal honetako Ohiko Osoko Bilkuran, argitaratua izango da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta ekarpenak eta alegazioak aurkezteko aukera irekiko zaie interesatuei.

 

Tolosa, 2020ko urriaren 14an.

ALKATEA

Olatz Peon Ormazabal