Behin betiko onartutzat jotzen da Tolosako Udaleko Euskararen Aholku Kontseilua arautzeko Erregelamendua

2024ko Uztailaren 08a

Udalbatzak, 2024ko martxoaren 27an egindako ohiko Osoko Bilkuran, hasierako onespena eman zion Tolosako Udaleko Euskararen Aholku Kon tseilua arautzeko Erregelamenduari.
Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen 7/1985 Legearen 49.b artikuluak xedatzen duena betez, iragarkia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu zen, baita Udalaren webgunean eta udaletxeko iragarki-taulan ere, eta informazio publikorako ikusgai egon da 30 egun baliodunez. Ez da batere erreklamaziorik izan.
Hortaz, behin betiko onartutzat jo da Tolosako Udaleko Euskararen Aholku Kontseilua arautzeko Erregelamendua.

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA