Behin betiko onespena ematea Samaniego ikastetxeko lursailean (P4) estalpe bat eraiki ahal izateko xehetasun azterlanari

Hitzordua
Informazio gehiago

2021ko Ekainaren 30a

2020ko uztailaren 30ean, hasierako onespena eman zitzaion Alkatetza dekretuz goian aipatutako Xehetasun Azterlanari.

Samaniego ikastetxeko goiko jolastokian euritik babesteko estalpe bat eraiki nahi dute. Estalpe hori egiteko obra-lizentzia eskatu baino lehen, hirigintza ezaugarriak (lerrokadurak, altuera...) zehaztu behar dira, eta hori da xehetasun azterlan honen helburua.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA