Euskara Zerbi­tzu­ak kudeatutako programen konturako diru-lagun­tza bat arau­tzen duen ordenan­tza­ri hasierako onespena

Hitzordua
Informazio gehiago

2019ko Otsailaren 10a

Udalba­tza­rrak, 2018ko abenduaren 4ean egindako Osoko Bilkuran, Tolosako Udaleko Euskara Zerbi­tzu­ak kudeatutako programen konturako diru-lagun­tza bat arau­tzen duen ordenan­tza­ri hasierako onespena eman zion; erregimen Lokaleko Oinarriak arau­tzen dituen Legearen 49.b artikuluak xeda­tzen duena betez, informazio publikorako ikusgai jar­tzen da hogeita hamar egunez, iragarpen hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, erreklamazioak eta iradokizunak aurkeztu ahal izateko.

Informazio publikorako epea igarotakoan, erreklamaziorik gertatu ez bada, onespena behin betiko onespen bihurtuko da.

Jakinarazten da proiektua Udale­txe­ko web orrian dagoela publikatuta.

Tolosa, 2018ko abenduaren 17a.—Alkatea.

Ikusi Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA