Informazio publikorako ikusgai: Udalbatzako kideen informazio publikoko eskubidea arautzen duen erregelamendua

Hitzordua
Informazio gehiago

2020ko Ekainaren 30a

Udalbatzarrak, 2020ko martxoaren 5ean egindako Osoko Bilkuran, hasierako onarpena eman dio  Udalbatzako kideen informazio publikoko eskubidea arautzen duen erregelamenduari.

Erregimen Lokaleko Oinarriak arautzen dituen Legearen 49.b artikuluak xedatzen duena betez, informazio publikorako ikusgai jartzen da hogeita hamar lan egunez, alarma egoera amaitu eta  biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazio prozeduren etendura amaitu eta biharamunetik kontatzen hasita, erreklamazioak eta iradokizunak aurkeztu ahal izateko.

Informazio publikorako epean alegazio edo iradokizunik aurkezten ez bada, erregelamendua behin betiko onartutzat joko da.

Jakinarazten da espedientea Tolosako Udaletxeko Idazkaritzan dagoela ikusgai.

Tolosan, 2020ko apirilaren 27an
ALKATEA

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA