GAI-ZERRENDA:
1.- 2025eko uztailaren 23ko akta onartzea, hala badagokio.
2.- 2025eko uztaileko eta abuztuko Kudeaketa Txostena aurkeztea.
3.- I. eranskinean zerrendatutako instalazioak, eraikuntzak eta obrak interes berezikoak edo udal-onurakoak direla deklaratzea, hala badagokio, Ordenantza Fiskalean tipifikatutako balizko kasuetako batean daudelako, eta subjektu pasibo zergadunei Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergaren gaineko hobaria aitortzea, hala badagokio, mozkinaren arrazoia behar bezala justifikatutzat jotzen delako, Tolosako Udalaren Ordenantza fiskalean eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergari buruzko uztailaren 5eko 15/1989 Foru Arauan xedatutakoaren arabera.
4.- Berri ematea behin betiko onartutzat ematen dela Tolosako Irisgarritasun Unibertsalaren Plan Integrala.
5.- Behin behinean onartzea, hala badagokio, Tolosako Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko “24 Iurre” esparruko aldaketa puntuala; jendaurreko epean aurkeztutako eta onartutako alegazioagatik zein udalean jasotako arloko txostenetan adierazitakoetatik ondorioztatutako funtsezkoak ez diren aldaketekin.
6.- Arramele zubiko behin betiko biribilgunea egiteko nahitaezko desjabetzearen izapidetzan, desjabetzeak eragindako ondasunen zerrenda behin betikotzat jotzen dela berri ematea eta, okupazioa premiazkotzat jo eta okupatu aurreko akta egiteko eguna zein ordua zehaztea, hala badagokio.
7.- Galderak eta eskaerak.
Tolosar guztiak gonbidatuta daude bilerara.