Plaza Zaharreko 10 zenbakiko hiri-finkaren erabilera Tolosaldea Garatzen SAri zuzenean ematea

2021ko Maiatzaren 18a

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2021eko martxoaren 16an, Plaza Zaharreko 10 zenbakiko hiri-finkaren erabilera Tolosaldea Garatzen SAri zuzenean emateko beharra eta komenigarritasuna justifikatutzat eman ostean, hiri-finkaren emakida demaniala zuzenean esleitzeko espedientea onartu zuen.

Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen Legearen 49.b artikuluak xedatzen duena betez, proiektua eta baldintza plegu hori informazio publikorako ikusgai jartzen dira hogeita hamar lanegunez, iragarpen hau Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, zehazki, 2021eko maiatzaren 18ra arte, alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Informazio publikorako epean alegaziorik aurkezten ez bada,  Tolosaldea Garatzen SAren aldeko emakidaren zuzeneko esleipena egingo da, bertan turismo bulegoa jartzeko.

Jakinarazten da espedientea Tolosako  Udaletxeko  Idazkaritzan.

Tolosan, 2021ko apirilaren 27an
Nerea Letamendia Belloso
Turismo, Merkataritza eta Azoketako Zinegotzia