Tolosako HAPOko «24. Iurre» Hirigintza Esparruko aldaketa puntualari buruzko espedientearen hasiera

2022ko Urtarrilaren 23a

Udalbatzak, bi mila eta hogeita bateko irailaren hogeita hamarrean, Ohiko Osoko Bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehena. Tolosako HAPOko «24. Iurre» Hirigintza Esparruko aldaketa puntualari buruzko espedientea hastea.

Bigarrena. Aldaketa puntualaren prozesuko herritarrek parte hartzeko programa onartzea. Programak honako eduki hau izango du:

— Talde eragile bat sortuko da parte hartzeko prozesua diseinatu, koordinatu eta jarraipena egiteko. Bertan honako erakundeetako ordezkariek hartuko dute parte: Osakidetzak, GFAak eta Tolosako Udalak.

— Herritarren parte hartzeko bilera irekiak antolatuko dira. Bilera horiek bi fase izango dituzte: lehen fasean, dokumentuaren idazketaren hasieran, diagnostiko teknikoa osatzeko ekarpenak jasotzeko bilerak egingo dira. Bigarren fasean, berriz, Hirigintza-dokumentuaren aurkezpena egingo da.            

— Hirigintza-agiria herritarren eskura egongo da Tolosako Udaleko bulegoetan eta web orrian eta ulertzeko beharrezko informazioa emango da.       

Hirugarrena. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea Tolosako HAPOko «24. Iurre» Hirigintza Esparruko Aldaketa puntualaren Herritarren Partaidetzarako Programa, eta informazioaren teknologia berrien bidez zabaltzea.

Laugarrena. Informazioa eskatzea babes zibilean, ingurumenean, kultura-ondarean eta natura-ingurunean eskumena duten Eusko Jaurlaritzako eta Foru Aldundiko sailei, dauden arriskuei buruz eta udalerriaren antolamenduak errespetatu behar dituen ingurumen-baldintzatzaileei, kultura-ondarearen babesari eta natura-inguruneari buruz.

Tolosa, 2021eko azaroaren 9a.—Olatz Peon Ormazabal, alkatea.

IKUSI GAO IRAGARKIA