Tolosako Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko 6.1 San Cosme eta San Damian azpiesparruko urbanizazio proiektua.

Hitzordua
Informazio gehiago

2021ko Urriaren 31a

2021eko irailaren 20an, Tolosako Udaleko Gobernu Batzarrak, erabaki zuen ondorengo dokumentu honi hasierako onespena ematea eta jendaurrean jartzea:

Tolosako Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko 6.1 San Cosme eta San Damian azpiesparruko urbanizazio proiektua.

Euskadiko lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legearen 196. artikuluan ezarritakoaren arabera, hasierako onespena eman ondoren, jendaurrean jarriko da hogei egunez nahi duenak aztertu eta alegazioak egin ditzan. 
 

Iragarki hau argitaratuko da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Diario Vasco, Berria eta Ataria egunkarietan eta Udaletxeko iragarki taulan eta web orrian. Lehen adierazi den epea kontatzen hasiko da azkeneko argitaratzea egin eta hurrengo egunetik aurrera.

Epe horrek dirauen artean, ikusi eta aztertu nahi duenaren esku egongo da espedientea Tolosako Udaleko Hirigintza sailean. Alegazio idatziak Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu behar dira, alkate-lehendakariari zuzenduta.         
 

Tolosa, 2021eko irailaren 30a.—Olatz Peon Ormazabal, alkatea. 

 

GAO IRAGARKIA

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA