Tolosako Udaleko enplegatu publikoek zerbitzua modalitate ez presentzialean, telelanaren bidez, jarduteko araudiaren hasierako onarpena

2021ko Apirilaren 28a

Udalbatzarrak, 2021eko otsailaren 25ean egindako Osoko Bilkuran, hasierako onarpena eman zion Tolosako Udaleko enplegatu publikoek zerbitzua modalitate ez presentzialean, telelanaren bidez, jarduteko araudiari.       

Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen Legearen 49.b artikuluak xedatzen duena betez, onarpen hori informazio publikorako ikusgai jartzen da hogeita hamar lanegunez, iragarpen hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, erreklamazioak aurkeztu ahal izateko.

Informazio publikorako epean erreklamaziorik aurkezten ez bada, hori behin betiko onartutzat joko da.

Jakinarazten da espedientea Tolosako Udaletxeko Gizabaliabide sailan dagoela ikusgai.

Tolosa, 2021eko otsailaren 26a.—Alkatea.

 

GAO iragarkia

Fitxategiak: 
PDF icon Telelana_arautegia.pdf

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara etortzeko, EZINBESTEKOA da hitzordua izatea.

ESKATU HITZORDUA