GAI-ZERRENDA:
1. Akta hau onartzea: 2024ko azaroaren 28ko ohiko osoko bilkurakoa.
2. Onartzea 2025eko lanpostuen zerrenda.
3. Hasieraz onartzea Tolosako Udaleko lanpostuen balorazioa berrikusteko araudia.
4. Ezestea langile baten bateragarritasun-eskaera (S.E.A.).
5. Bertan behera uztea A.M.E. langileari emandako bateragarritasuna.
6. Hasieraz onartzea 2025eko Aurrekontu Orokorra.
7. Onartzea itxitako ekitaldiko fakturak.
8. Hasieraz onartzea Herri-jabari publikoaren erabilera pribatiboari eta haren aprobetxamendu bereziari dagozkien tasen Ordenantza Fiskalaren aldaketa.
9. Onartzea udalekuen prezio publikoak.
10. Ebaztea Ondasun higiezinei buruzko zerga erregulatzen duen Ordenantza Fiskalari aurkeztutako erreklamazioa, eta Ordenantza behin betiko onartzea.
11. Onartzea IZFE sozietatearekin eginiko hitzarmenaren luzapena.
12. Hasieraz onartzea Tolosako haur eta nerabeen oporraldi garaiko aisialdi-zerbitzua arautzen duen Erregelamendua.
13. Onartzea Hizkuntza Politikako Plan Estrategikoaren proposamena.
14. Berri ematea: Tolosako udal-biztanleen erroldaren berrikuspenetik ateratako biztanleen kopuru ofiziala, 2024ko urtarrilaren 1ean.
15. Galderak eta eskaerak.
Tolosar guztiak gonbidatuta daude ekitaldira.