Agintzen da deialdi eta gai-zerrenda hau jakinarazteko kide anitzeko organo hau osatzen duten zinegotziei, eta argitaratzeko udaletxeko iragarki-taulan eta www.tolosa.eus helbidean.
Joaterik ezin badu, behar besteko aurrerapenaz jakinarazi beharko dio Alkatetza honi.
Bilkura ezin bada egin quorumik ez dagoelako, (korporazioko kideen legezko kopuruaren herena), ulertuko da automatikoki deitu dela bilkura, ordu bererako, bi egun baliodun geroagorako; orduan ere ez bada lortzen behar den quoruma, Lehendakaritzak indarrik gabe utziko du deialdia, eta gai-zerrendan sartutako gaien azterketa atzeratu egingo du hurrengo bilkurara, bilkura hori ohikoa edo ezohikoa izan (Toki Erakundeen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduko 90. artikulua).
Deialdia egiten den egun honetatik aurrera, Udaleko Idazkaritza Nagusiaren artxibo elektronikoetan eskuragarri izango dituzu eztabaidarako eta, hala badagokio, bozketarako oinarri izan behar duten espediente, dokumentu eta aurrekari guztiak.
GAI-ZERRENDA:
A) ONARTZEA AURREKO BILKURAKO AKTA.
1. Puntua. Onartzea, hala badagokio, 2025eko maiatzaren 29an egindako aurreko ohiko bilkuraren (5/2025) akta.
Espedientearen kodea 2025IPLE0005.
B) EBAZPEN-ZATIA
Antolakuntza Lan Esparruko Informazio Batzorde Iraunkorra.
2. Puntua. Onartzea, hala badagokio, Udaltzaingoko ofizialorde-lanpostuaren balorazio-berrikuspenaren irizpena.
Espedientearen kodea 2025PLBB0006.
3. Puntua. Onartzea, hala badagokio, Trafikoko koordinatzaile-lanpostuaren balorazio-berrikuspenaren irizpena.
Espedientearen kodea 2025PLBB0007.
4. Puntua. Onartzea, hala badagokio, Udaltzain-lanpostuaren balorazio-berrikuspenaren irizpena
Espedientearen kodea 2025PLBB0008.
5. Puntua. Onartzea, hala badagokio, irizpen hau: Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailari eskaera egitea Tolosako udalerria bizitegi-merkatu tenkatuko eremu izendatzeko.
Espedientearen kodea 2025ETEN0001
Lurralde Lan Esparruko Informazio Batzorde Iraunkorra
6. Puntua. Onartzea, hala badagokio, Tolosako irisgarritasun unibertsalaren plan integralaren irizpena.
Espedientearen kodea 2024H1310008.
7. Puntua. Onartzea, hala badagokio, Tolosako HAPOko Ondarearen Udal Katalogoan hiriguneko txalet tipologiako eraikinak, bizitegi-eraikin kolektibo zein eraikin instituzionalak sartzeko eraikinen ondare-azterketa eta fitxak.
Espedientearen kodea 2024H10900001.
Herritarrak Lan Esparruko Informazio Batzorde Iraunkorra
Ez du ezer aurkeztu.
Proposamenak
8. Puntua. EAJ/PNV Udal taldeak aurkeztutako proposamena: Uzturreko Gurutzea Tolosako Udalaren hiri antolamenduko plan orokorraren “3. dokumentuan-katalogoan” sartzea.
9. Puntua. EAJ/PNV eta PSE-EE/PSOE Udal taldeek aurkeztutako proposamena: Datorren urteko aurrekontuei begira (2026.urtea) Tolosako Udalak konpromiso bat hartzea Oriako Txirrindularitza Eskolak “Jose Mari Anza” memoriala antolatzeko baliabide nahikoak izan ditzan.
10. Puntua. EAJ/PNV Udal taldeak aurkeztutako proposamena: Udal mailako larrialdietarako plangintza integral baten diseinu eta idazketaren beharra.
C) INFORMAZIO- ETA KONTROL-ZATIA
11. Puntua. Alkateak eta zinegotzi delegatuek emandako dekretuen berri ematea.
12. Puntua. Tokiko gobernu-batzarrak hartutako erabakien berri ematea.
13. Puntua. Galderak eta eskaerak.
Tolosar guztiak gonbidatuta daude deialdira.