Udalbatzak Ohiko Osoko Bilkura egingo du ekainaren 27an, osteguna, 18:30etan, Tolosako Udaletxeko batzar-aretoan

2024ko Ekainaren 27a

GAI-ZERRENDA:

1. Akta hau onartzea: 2024ko maiatzaren 30eko ohiko osoko bilkurakoa.

2. Tolosako udal kirol instalazioen kudeaketarako zerbitzu-kontratuaren lizitazioa presakotzat jotzea, kontratazio espedientea onartzea eta lizitazioari hasiera ematea.

3.- Tolosako etxez etxeko laguntza zerbitzu-kontratuaren espedientea onartzea eta lizitazioari hasiera ematea.

4. Tolosako kaleak garbitzeko zerbitzu-kontratuaren espedientea onartzea eta lizitazioari hasiera ematea.

5. Berrestea 2024ko ekainaren 5ean 2024/1345 Alkatetza dekretua zeinaren bidez ebazten du Tolosako Udaleko lehia bidezko dirulaguntzen berariazko ordenantzak bertan behera uztea.

6. Onartzea Itxitako ekitaldiko fakturak.

7. Onartzea Tolosako Udaleko 2023-2025 Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren aldaketa.

8. Onartzea Emeterio Arrese Zentro soziokulturaleko tabernako prezioen eguneratzea.

9. Onartzea Tolosako Udalean Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana (2024-2027).

10. Onartzea Hizkuntza Ofizialak Erabiltzeko Irizpideak

11. Tolosako HAPOko ondarearen udal-katalogoan hiriguneko txalet tipologiako eraikinak, bizitegi-eraikin kolektibo zein eraikin instituzionalak barneratzeko espedienteari hasiera ematea eta, horietan, hirigintzako lizentzia-emateak etetea.

12. Behin betiko onespenaren kontu ematea Tolosako Udaleko Euskararen Aholku Kontseilua arautzen duen erregelamendu berriari.

13. Behin betiko onespenaren kontu ematea Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa arautzeko ordenantzari.

14. Behin betiko onespenaren kontu ematea Hezkuntza Kontseilua arautzen duen eregelamenduari.

15. Galderak eta eskaerak.

Tolosar guztiak gonbidatuta daude ekitaldira.

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA