Gabonak

Hitzordua
Informazio gehiago

Eguberrietan, oparitu berdintasuna!

Berdintasun Departamentuak, Udaleko beste departamentu batzuekin elkarlanean, Eguberrien aurreko garai hau baliatu nahi izan du gogoeta sustatzeko zer eragin izan dezaketen hezkuntzan jostailuek, jolasek, bideo-jokoek, marrazki bizidunek, ipuinek eta abarrek; izan ere, aipatutako elementu horiek guztiek berebiziko eragina dute sendotzeko genero-berdintasuneko balioetan, desberdinen arteko bizikidetzan eta naturaren zaintzan oinarritutako hezkuntza.

Gida honen helburua da pertsona helduen artean hausnarketa bultzatzea, zer oparitzen duten eta opari horiek zer eragin izan dezaketen haurren (neska zein mutilen) jokabide, sentimendu eta roletan nahiz bizitza pertsonaleko, familiako eta laneko proiektu eta itxaropenetan.

Askotan jokatzen dugu ohituren, publizitate-bonbardaketaren edo gure txikitako jostailuei buruz ditugun oroitzapenen arabera, jostailu edo jolas horiek zer eragin izan dezaketen aintzat hartu gabe. Horren harira, gida hau argitaratzeko helburuak funtsean bi izan dira: bazterketa-egoerak saihestea eta herritarrak kontzientziatzea, argitalpenean jasotako gogoeta, aholku eta liburu-zerrenda baten bidez, gure gizartearen etorkizuna berdintasunean oinarritu dadin.

Gidak hainbat gomendio ematen ditu, oparien bidez sendotzeko eta bultzatzeko indarkeriarik eta matxismorik gabeko pentsatzeko eta bizitzeko modua, sentimenduak eta emozioak, horrela, neska-mutilek genero-harreman ez-baztertzaileak eta bidezkoak izan eta goza ditzaten.

Gidak, era berean, kontuan hartzen du jostailuak eta jokoak tresna ezin hobeak izan daitezkeela auzitan jartzeko genero- eta sexu-identitate edo funtzio-gaitasun desberdinak dituzten kolektibo, familia, kultura eta pertsonekiko aurreiritziak.

Udalean zeharkakotasunez egina

Ingurumen Departamentuaren laguntzaren bidez, gidak modu arduratsuan oparitzeko eta kontsumitzeko zenbait iradokizun ere jasotzen ditu: birziklatzeko aukerak, erabilitako jostailuak trukatzea, liburuak eta ipuinak mailegatzea, material ekologikoak erabiltzea, bidezko fabrikazioa eta merkataritza... Ereduari jarraituz, gida bera birziklatutako material ekologikoz egina dago.

Euskara Departamentuarekin elkarlanean, eskuliburuak oroitzen du jostailuak eta jolasak bitarteko ezin hobeak direla euskal kulturarekiko interesa sustatzeko eta eguneroko bizimoduan euskara erabiliz gozatzeko.

Udal Liburutegiaren (Kultura Departamentua) laguntzaren bidez, hautatutako euskarazko ipuin eta liburuen zerrenda bat eskaintzen du gidak. Liburutegian bertan eskura daude argitalpen horiek, maileguan hartzeko.

Azkenik, gidak web-orrien esteken zerrenda bat jasotzen du, haur-jolasen bidez berdintasunezko hezkuntza sustatzeko interesa dutenentzat eta horri buruz baliabide eta ezaguera gehiago eskuratu nahi dituztenentzat.

 

 

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA