Aldaba liburutegia

Liburutegiak eskaintza eta aukera zabala izan arren, hainbat herritarrek, arrazoi geografikoengatik, zailtasunak dituzte gure zerbitzuak erabiltzeko. Hori dela eta, liburutegia hedatzea erabaki dugu: zehazki, landa-inguruneko Aldaba auzora.

Auzo horretan liburutegi txiki bat sortu dugu, auzoko herritarrek, edonon bizi direla ere, irakurgaiak eta informazioa eskuratzeko aukera bera izan dezaten bermatzeko. Zerbitzua auzo horretako elkartean sortu da: txoko iraunkor bat bilduma propioarekin eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko baliabide guztiak eskuratzeko aukera.

Txokoak ez du langile eta ordutegi finkorik eta erabiltzaileek eta liburutegiak adostutako protokoloaren arabera kudeatu eta erabiltzen da.

Zerbitzuak

  • Irakurgela eta ezagutza txokoa: 500 bat dokumentu.
  • Liburutegiko txartela.
  • Helduen liburutegiko eta haurren liburutegiko era guztietako materialen etxez etxeko mailegua.
  • Liburutegien arteko mailegua (LAM): sareko dokumentuena eta saretik kanpokoena.
  • Mailegu kolektiboa auzoaren izenean.
  • Prestakuntza-ikastaroak katalogoa erabiltzen ikasteko, funts-eskaerak katalogoaren bidez egiten dira-eta.
  • Ordenagailuak erabiltzeko aukera eta WI-FI konexioa.

Liburutegia kudeatzeko baliabideak

  • Arautegia
  • Errotulazioa
  • Eskuliburua
  • Maileguentzako orria
  • Erreserbentzako orria