Udalekuak 2026

Hitzordua
Informazio gehiago

Tolosako Udalak udaleku irekiak antolatu ditu bigarren aldiz 2026ko udarako. Tolosan erroldatutako haur eta gaztetxoek abenturaz betetako uda igarotzeko aukera izango dute, askotariko jarduerekin.

INFORMAZIO PRAKTIKOA

  • Adina: 6-10 urte (2016-20120) eta 11-14 urte (2012-2020)

  • Aurretiko izen-ematea: martxoak 16-29

  • Zozketa (aurreikuspena): martxoak 30-31 (emaitzak zozketaren hurrengo egunean argitaratuko dira)

  • Leku kopurua: 300 leku (150 adin-tarte bakoitzeko)

  • Hizkuntza: euskara

  • Udalekuak: uztaila 2026

DATAK, ORDUTEGIAK ETA JARDUERAK

Izena ematerako garaian, hiru moldalitateren artean hautatu ahal izango da, iraupenaren arabera. Prezioa aukeraketaren araberakoa izango da.

  1. Hilabete osoa: ekainaren 29tik uztailaren 24ra.

  2. 1. hamabostaldia: ekainaren 29tik uztailaren 10era.

  3. 2. hamabostaldia: uztailaren 13tik 24ra.

  • 6-10 URTE

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:30-13:30*

Jarduerak: eskulanak, sukaldaritza, musika eta dantza lantegiak, esperimentu zientifikoak, ur-jolasak, txangoak...

  • 11-14 URTE

Ordutegia: astelehen, asteazken eta ostiral: 09:30-13:30* | astearte eta ostegun (irteerak): 09:30-16:30

Jarduerak: esplorazioa naturan, abentura, piraguismoa, eskalada, herri-kirolak, argazkigintza, orientazioa, gastronomia, irteerak, adierazpen artistikoak...

*ZAINTZA-ZERBITZUA: zaintza-zerbitzua eskainiko da udalekua hasi baino ordubete lehenago (08:30) eta geroago (14:30). Irteera-egunetan ez da, bukatutakoan, zaintza-zerbitzurik eskainiko.

IZEN-EMATEAK

AURRETIKO IZEN-EMATEA:

  • Noiz: martxoak 16-29
  • Nola

*Pertsona bera inskribatzeko eskaera-orri bat baino gehiago betez gero, lehen eskaera bakarrik hartuko da kontuan.

 BEHIN-BETIKO IZEN-EMATEA:

  • Noiz: aurreikusitako data, apirilaren 13tik 24ra.
  • Nola
    • Online: Tolosako Udalaren egoitza elektronikoaren bidez, tramiteen atarian, dagokion izapidera sartuta (BakQ-a beharrezkoa da). 
    • Aurrez aurre: UDATEn, herritarrei arreta eskaintzeko bulegoan (Plaza Zaharra 6B), honako ordutegi honetan: astelehenetik asteazkenera, 07:15-14:15; ostegunetan, 07:15-19:00; eta ostiraletan, 08:15-14:15. 

PLAZAK

Gehienez 150 plaza izango dira hamabostaldiko eta adin-tarte bakoitzeko.

Plazen %5 hezkuntza-premia bereziak dituzten haurrentzat gordeko da, gutxienez % 33ko desgaitasuna eta/edo ofizialki aitortutako mendetasun-maila duten adingabeentzat, betiere, ez badute zerbitzuaren funtzionamenduan edo bertako bizikidetza normalean eragin larria izan dezaketen portaera-nahasmendurik edo portaerarik, edo beren, beste erabiltzaileen edo profesionalen segurtasunerako arriskutsua izan daitekeenik. Adingabe horiek EAEko hezkuntza sisteman matrikulatuta egon beharko dute, eta udalekuetako ekintzen erritmoari jarraitzeko gai izan behar dute. Guztira, 15 plaza izango dira eta honela banatuko dira:

  • 6 eta 10 urte bitartekoen taldean 8 plaza,
  • 11 eta 14 urte bitartekoen taldean 7 plaza.

Bi taldeetako bat osatuko ez balitz eta bestean plazak baino eskaera gehiago egongo balira, plaza batzuk talde batetik bestera pasatu ahal izango dira, betiere plaza kopuru osoa hamabostetik gorakoa ez bada.

ZOZKETA

Noiz: martxoak 30 edo 31 izatea aurreikusten da (eskaerak plaza kopurua baino gehiago badira). Zozketaren prozeduraren inguruko informazio osoa, oinarrietan.

Emaitzak www.tolosa.eus webgunean jarriko dira ikusgai zozketa egiten den hurrengo egunean, eta zerrendak kultur etxean ere kontsultatu ahalko dira. Era berean, email eta SMS bidez jakinaraziko dira zozketaren emaitzak. 

Erreserba-zerrenda: behin betiko izen-ematea amaitzen denean toki librerik balego, hutsik daudenak erreserban daudenei jakinarazteko eta esleitzeko prozedura jarriko da martxan. Zozketan egokitutako erreserba-zerrenda egingo da, aurretiko izen-emateetan adierazitako lehentasunen arabera. 

Informazio-bilerak: ekainean, udalekuetan aukeratuak izan diren haurren familiei informazioa emateko bilerak egingo dira.

 

PREZIOAK

Ordaindu beharreko prezio publikoa aukeratutako iraupenaren araberakoa izango da.

 

Iraupena - Duración 

Tarifa**

Hilabete osoa

85,30 €

Hamabostaldi bat

46,20 €

**Prezioan hobariak aplikatu ahal izango dira. Baldintzak, oinarrietan.
Ordainketa: prezio publiko kuota bakarrean ordainduko da, ekainaren 15etik 30era bitartean. Ordainketa guztiak, ahal dela, banku-helbideratzearen bidez egingo dira. 

 

ARAU OROKORRAK

  1. Udalekuak euskaraz dira, hortaz, haurrak gai izan behar du egunerokoan euskaraz aritzeko. 

  2. Udalekuetako parte-hartzeari eragin diezaiokeen datu medikuren bat badago haurrari lotuta, Tolosako Udaleko Gazteria Azpisailari jakinaraztea guraso edo tutorearen ezinbesteko eginbeharra da.

  3. Elkarbizitzako eta lankidetzako arauak bete behar dituzte haurrek. Horiek hausten badituzte, antolatzaileek umeak etxera bidaltzeko ahalmena izango dute. Etxeratzea guraso edo tutoreen kargura egingo da.

  4. Ezingo dute eraman gailu elektronikorik udalekuetara: joko-elektronikoak, kontsolak, MP3, MP4, Ipod, telefono mugikorrak edo antzekoak. Begiraleek gorde egin ahal izango dituzte gailu horiek udalekuak iraun bitartean. 

  5. Salbuespen edo larrialdietarako, harremanetarako telefono bat egongo da, eta gurasoek edo tutoreek bertara deitu ahal izango dute.

 

HARREMANETARAKO:

  gazteria@tolosa.eus

     943 670 383

 

EranskinaTamaina
PDF icon 2026 Udaleku irekiak - Oinarriak358 KB
PDF icon Eskuorria1.75 MB

Cita previa EU

Tolosako Udalak herritarrei arreta emateko zerbitzua eta erregistroa (UDATE)

Erosoago aritzeko eta itxaron beharrik ez izateko, aldez aurretik hitzordua hartzea gomendatzen dizugu. Horretarako, bete inprimaki hau, eta zuk emandako telefono-zenbakira deituko dizugu 24 ordu igaro baino lehen (egun baliodunean), eta zure kontsultari erantzun, edo hitzorduaren eguna eta ordua baieztatuko dizkizugu.

ESKATU HITZORDUA